XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere aitak, familiaren sostengua Karl bere seme maiteena izanen zela espero zuen; alferrik (32) Ikus MEW E.B. E.T. 621: 1836-an hasieran Heinrich (Hirschel) Marsek Karlos bere semeari eginiko eskutitza.

Baina, askozaz lehenago, senideekiko hoztasunaz Marxi aurpegian eman beharrean gertatzen da aita: Hire senideengandik ere, ba diat hiri buruz arrangurarik aski.

Hire kartetan ez zirudik seniderik dukanik ere.

Eta hiregatik eta Jennyrengatik hainbeste eraman beharrean gertatu dukan Sofia zintzo berataz ere, ez haiz gogoratzen, beraren beharrean gertatzean ezik (33) Aitak Karl Marxi: 9-12-1837. Idem 640 or..

Hiltzeko dagoen bere anaia Eduardori ere ez dio idazten (34) Aitak Karl Marxi: 16-9-1837. Idem 633 or..

Sofia berak, arreba zaharrenak, honela idazten dio 1840/41 eko neguan:
neure arazoetaz gauzarik aski izanen nikek anaia zintzo eta maitale bati kontatzeko; baina, esandakoarekin aski diat (35) KUNZLIK ekarria o.c. 94 or..

Halere, berarenganakoa baino etxeko besteenganako Karlen hoztasuna mingarriago zaio.

Berarekin txit ongi jokatu duela aitortzen dio 1846 ean; baina, beste guztiekiko axolagabe dirudiola esaten dio:
... ez ezak itxi horrela hire bihotza eta ez hadi ahaztu erabat hire ama eta senideetaz....